DURRIEU DE MADRÓN GRANIČ, Francisco  [DURRIO, Francisco] 
(Valladolid , 1868  -  Paris,  1940 )
Eskultura, Zeramika, Urregintza. Paris

Francisco Durrio Granič Valladoliden jaio zen 1868an, baina gazterik joan zen Bilbora
bizitzera, familiarekin batera.
Antonio María de Lecuonarekin ikasten hasi zen, eta Adolfo Guiard margolaria eta Miguel
Unamuno ere ezagutu zituen. Madrilera joan zen, ikasketak San Fernandoko Arte Ederretako
Eskolan amaitzeko asmoz. Han, Pablo Uranga ezagutu zuen. Urangarekin batera, Daniel
Zuloagari bisita egin zion Segovian, eta, hari esker, zeramika deskubritu zuen, eta zeramikaren
teknikak eta aukerak zeintzuk ziren jakin ahal izan zuen.
1888an, Parisera joan zen bizitzera, eta, han, Pablo Picasso eta Paul Gauguin ezagutu zituen.
Azken horrek Ernest Chaplet zeramikagilearekin harremanetan jartzeko aukera eskaini zion,
eta, horrela, Chaplet bere maisu eta eredu bihurtu zen. Parisera joandako euskal artista
gehienak bere tailerretik igaro ziren, eta, modu horretan, bertatik bertara ezagutu zuten
abangoardia artistikoa.
Eskultura, zeramika eta urregintza lantzen zuen, eta bere lanek ezaugarri modernista eta
sinbolistak jarraitzen zituzten, batez ere forma kurbo, sinple eta soilak erabiliz. Parisen,
erakusketa askotan hartu zuen parte, eta Mallarmč eta Apollinaire kritikariek goraipatu egin
zuten bere lana.
Parisen berrogeita hamabi urtez bizi izan bazen ere, beti izan zuen lotura handia Bilborekin,
Bilboko Arte Eder Museoko zuzendaria zen Manuel Losadaren laguna zen eta. Gainera, Euskal
Artisten Elkartearekin eta Kurding Klubarekin ere bazuen harremana.
Francisco Durrio 1940ko abuztuaren 30ean hil zen, Parisko San Antonio ospitalean.