GARAVILLA ACHABAL, Ángel
(Lekeitio, Bizkaia , 1906  -  Bartzelona,  1961 )
Pintura. Lekeitio (Bizkaia), Bartzelona

Ángel Garavilla Lekeition (Bizkaia) jaio zen, 1906an. Zubiaurre anaien moduan,
gormutua zen, eta, hasieran, aipatutako anaien eragin handia jaso zuen. Julián Ibáñez
de Aldecoaren tailerrean hasi zen oinarri artistikoak ezagutzen, eta garai hartako
errealismo kostunbristan ohikoak ziren euskal tipo eta gaiak garatu zituen. Batez ere,
marrazketa sendoagatik eta konposizio zainduengatik nabarmendu zen.
1940an, Ángel Garavilla Bartzelonara joan zen, eta, han, ijitoen giroko eszenak
irudikatu zituen eta hainbat erakusketa egin zituen, 1961ean hil arte.