FLORES
FERNÁNDEZ,
Miguel
(Granada , 1930 )
Pintura.
Bilbao
Miguel Flores Granadan jaio zen 1930ean. Gabriel Morcillo margolari andaluziarra irakasle zuela hasi zen maila artistikoan trebatzen, eta, geroago, Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako Goi Mailako Eskolan ikasi zuen, Daniel Vázquez Díaz eta Carlos Sáenz de Tejadarekin. Bilbon jarri zen bizitzen, eta, bere lan piktoriko bizian, hurbiltasun eta errealismo izugarriko erretratuak eta paisaiak nabarmentzen dira. Hainbat teknika artistikorekiko interesa agertu du, eta diseinu grafiko eta industrialaren esparruan ere egin izan du lan. |