BALLESTÍN Juncal
(Vitoria-Gasteiz , 1953  -  Vitoria-Gasteiz,  2015 )
Pintura, Eskultura, Instalazioak, Bideoartea. Vitoria-Gasteiz

1969 - 1972
Aukeratu egin zuten Gasteizko Udal Aurrezki Kutxak antolatzen duen XXVI., XXVII. eta XXIX.
Arte Arabarraren Lehiaketan.
1977
Arte Ederretan lizentziatu zen, pinturaren eta grabatuaren berezitasunean, Euskal Herriko
Unibertsitatean.
1980
Aukeratu egin zuten Gasteizko Udalak antolatzen duen Pinturaren eta Eskulturaren IV. Bienal
Plastikoan.
1998
Fernando Illana, Iñaki Cerrajeria, Carlos Marcote eta Juan Lopez de Aelekin batera Frente
Polisarioaren sorkuntza ospatzen duen murala gauzatzen du Gasteizko autobus geltoki
zaharrean.
2002
Gasteizko Udaleko Kultura Sailak ematen duen Ikus-entzunezko Sorkuntzarako laguntza jaso
zuen.
Procediendo bideosormen-proiektua aurkeztu zuen abenduan, Gasteizko
Montehermoso Kulturunean.
2003
Gazteentzako sormen tailer bat antolatu zuen Zu, bizikleta... eta zerbait gehiago
 II. Jardunaldietan. Ekimena Gasteizko Ciclistas Urbanos elkarteak antolatu zuen, Udaleko
Kultura Sailaren laguntzaz.