AZPILICUETA ALBIZU, José Antonio
(Eibar, Gipuzkoa , 1961 )
Pintura. Eibar (Gipuzkoa)

Arte Ederretan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatetik, pintura espezialitatean.

1979
Seigarren saria Julián Alberdiren Omenezko Urretxuko (Gipuzkoa) Pintura Lehiaketan.
1980
Accesita Julián Alberdiren Omenezko Urretxuko (Gipuzkoa) Pintura Lehiaketan, eta Gipuzkoako
Artista Berrien XXIII. Lehiaketan aukeratua.
1981
Gipuzkoako Artista Berrien XXIV. Lehiaketan aukeratua.
Karikaturak egin zituen El Diario Vasco egunkarirako.
1982
Lehenengo saria Julián Alberdiren Omenezko Urretxuko (Gipuzkoa) Pintura Lehiaketan eta
Plentziako (Bizkaia) Pintura Lehiaketan.
Bigarren saria Bergarako (Gipuzkoa) Pintura Lehiaketan eta hirugarren saria Arrasatekoan
(Gipuzkoa).
Segoviako Palacio de Quintanar Paisaia Beka.
1983
Bigarren saria Bergarako (Gipuzkoa) Pintura Lehiaketan.
1984
Hirugarren saria Sestaoko (Bizkaia) Pintura Lehiaketan.
Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) Euskal Artearen Bienalean eta Gipuzkoako Artista Berrien XXVI.
Lehiaketan aukeratua.
1985
Eibarko (Gipuzkoa) Marrazketako Udal Eskolaren zuzendaria izan zen.
Sestaoko (Bizkaia) III. Pintura Lehiaketan aukeratua.
1986
Lehenengo saria Gipuzkoako Artista Berrien XXVII. Lehiaketan, Santurtziko (Bizkaia) Pintura
Lehiaketan eta Sestaoko (Bizkaia) IV. Pintura Lehiaketan.
Marrazketako irakasle Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean.
1988
Iruña Hiria Pintura Bienalean aukeratua.
1989
Nafarroako Jaialdietan (Iruña) aukeratua.
1991
Bigarren saria eskuratu zuen Banco Central Hispanok antolatutako Imajina Ezazu Euskadi
lehiaketaren IV. edizioan.
1992
Imajina Ezazu Euskadi lehiaketaren V. edizioan aukeratua.
1993 - 1995
Aukeratua izan zen Eusko Jaurlaritzak antolatutako Gure Artea'93 lehiaketan eta Imajina Ezazu
Euskadi lehiaketaren VI, VII eta VIII. edizioetan (hurrenez hurren, 1993, 1994 eta 1995ean).
1999
Azkoitiko Udalaren (Gipuzkoa) Azkoitia 675 urte - n akzezita .
2003
Antolamendu Akademikoko dekanordea Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako
Fakultatean.