AZKETA MENAIA, Pello
(Pamplona/Iruña , 1948 )
Pintura. Pamplona/Iruña

Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen, 1969ra arte.
1973an, Donostiako VI. Euskal Pintura Lehiaketako aipamena jaso zuen, eta, hurrengo urtean,
saria lortu zuen lehiaketa berean.
1985ean, ikusmen-arazoak zirela eta, Pello Azketak bazterrean utzi zuen pintura, baina,
1993an, berriz ere hasi zen erakusketak egiten, batez ere Nafarroan.
2005ean Mercedes Álvarezek zuzendutako "El cielo gira" izeneko dokumentalean parte hartzen
du.