ATANCE ITURRIAGA, Roberto
(Galdakao, Bizkaia , 1959 )
Eskultura. Galdakao (Bizkaia)

Artista honek prestakuntza autodidakta izan du.
Bere ibilbide profesionala Galdakaoko (Bizkaia) beste artista batzuenei lotuta dago; izan ere,
Udalak lagatako tailer bat konpartitzen du beraiekin.

1988
Accesita Bizkaiko Artea'88 lehiaketan.
1989
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Bizkaiko Artea’89 lehiaketan hautatua.
1990
Zaragozako Pablo Gargallo IV. Eskultura Sariketan hautatua.
¿Qué quiere usted de mí? lanerako eszenografia egin zuen (obra hori Madrilgo IV.
Lehiaketa Koreografikoan eskaini zen).
1991
Valladolideko Eskulturako Caja España Sarian eta Bizkaiko Artea'91 lehiaketan hautatua.
1992
Lehenengo saria Zaragozako Pablo Gargallo VI. Eskultura Sariketan eta Lemoako (Bizkaia)
Eskulturako I. Bienalean.
2002
Jesús Uranga Chueca eskultorearekin batera, Bilboko Espacio Marzana galeriaz arduratu zen.