LAFUENTE PASCUAL, Rafael
(Vitoria-Gasteiz , 1936  -  Vitoria-Gasteiz,  2005 )
Pintura, Arte grafikoak. Vitoria-Gasteiz

Rafael Lafuente Gasteizen jaio zen 1936an. Hamalau urte zituela, marrazketa-klaseak
jaso zituen eta ilustraziogile grafiko moduan lan egin zuen, Heraclio Fournierren
karta-lantegian. Geroago, klaseak eman zituen Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan.
60ko hamarkadan, bete-betean landu zuen pintura, eta hainbat lehiaketa nahiz
erakusketatan parte hartu zuen. Ez-formalismoaren barruan ekin zion ibilbide
artistikoari, eta bere figurazio eskematikoa kolore biziduna zen erabat. Ondoren, Pop-
Artea izan zen bere sorkuntza-lanen inspirazio-iturria, harik eta 1975ean erabateko
kromatismoak harmonizatutako plano zein ertz gogorren abstrakzio geometrikoan murgildu
zen arte.
Bere lan-ibilbidean zehar, Rafael Lafuentek ezarritakoa utzi du alde batera, bere
nortasuna zein estiloa berresteko ahaleginean. Bere lanak etengabeko saiakuntza
biziaren emaitzak dira, eta neoplastizismoaren ebokaziotzat hartutako esentzialtasuna
dute ezaugarri bereizgarri.