BALENCIAGA ALTUNA, Narciso  [NARKIS] 
(Arrona, Gipuzkoa , 1905  -  Mexiko,  1935 )
Pintura. Arrona (Gipuzkoa)?

Narciso Balenciaga 1905eko urriaren 29an jaio zen Arronan (Gipuzkoan). Gaztetan hasi zen
margotzen, bere kabuz, 16 urte zituela gaixotasun batek jota ospitale batean bost urte eman
zituenean.
Ignacio Zuloagak, bere mezenasak, lagundu zion hasieran.
Gipuzkoako Artista Berrien Lehiaketan parte hartu zuen, eta hainbat sari jaso zituen: 1928an,
bigarrena; 1931n, lehena, eta, 1933an, hirugarrena.
1934an, Gipuzkoako Foru Aldundiak beka eman zion Segovian eta Madrilen pintura-ikasketak
jarraitzeko. Urte horretan, Donostian erakutsi zuen bere lana, Jorge Oteizarekin eta Nicolas de
Lekuonarekin batera. Hirurek elkarrekin munduari bira emateko bidaia bat egitea pentsatu
zuten, kultura primitiboak ezagutzeko asmoz.
1935ean, Buenos Airesera joan ziren.
Narciso Balenciaga urte horretako azaroaren 26an hil zen Mexikon, azken erakusketa
inauguratu eta hilabete batera. Horrela amaitu zen Euskal Herrian Europako beste arte-
abangoardiak sartzen saiatu zen artistaren ibilbidea.