GUINEA ZUAZAGA, Isidoro
(Bilbao , 1893  -  Bilbao,  1947 )
Pintura, Marrazketa, Ilustrazioa, Beste batzuk. Bilbao

Isidoro Guinea Bilbon jaio zen 1893. urtean. Anselmo Guinea aitak mundu artistikoan
sartu zuen, eta Bilboko Arte eta Lanbide Eskolan garatu zuen bere prestakuntza
akademikoa.
1913an, Bizkaiko Aldundiak Parisen ikasteko beka eman zion. Bertan, modernismoko, 
art decó-ko eta sinbolismoko korronte artistiko berriak ezagutu zituen, eta bere
sorkuntza-lanetan erabili zituen, Anglada Camarasa maisuaren eta Antonio Guezala
koinatuaren eraginekin batera. Erromara eta Milanera joan zen ikasketak osatzera, eta
arlo hauetan espezializatu zen: arte apaingarriak, kartelismoa, eszenografiak,
ilustrazioak, altzarien diseinua eta barrualdeen diseinua.
1926an, Bilboko Arte eta Lanbide Eskolako irakasle izendatu zuten, baina Gerra Zibila
hasi zenez, bere lan-ibilbidea eten egin zen. Milizianoen Umezurtzen Etxearen
dekorazioan parte hartu zuen, eta, gerra amaitutakoan, Isidoro Guinea berriro hasi zen
bete-betean lan egiten euskal esparru artistikoan. Euskal kostunbrismoko eszenak eta
paisaiak sortu zituen, eta urtero erakutsi zituen Bilboko erakusketa-areto
handienetan. Lan-ibilbide bikain hori 1947an eten zen bat-batean hil zenean.