TOJA LANDALUZE, Ricardo
(Gordexola, Bizkaia , 1932  -  Plentzia, Bizkaia,  2012 )
Pintura, Marrazketa. Bilbao

Ricardo Toja Gordexolan jaio zen 1932. urtean. 40ko hamarkadan hasi zuen prestakuntza
jasotzen pinturaren alorrean, Fernando Maidagan eta Enrique Nieto Ulibarri maisu
zituela.
Agustín Ibarrolarekin, Javier Murgarekin, Norberto Ariño de Garayrekin eta Ismael
Fidalgorekin batera, Joven Pintura Bilbaina taldea eratu zuten 1951ean, eta
hainbat erakusketa egin zituzten Euskal Herrian bertan eta kanpoan.
60ko hamarkadan, Bizkaiko Probintziako Aldundiak beka bat eman zion ikasketak Madrilen
segi zitzan. Geroago, Juan March Fundazioak beste beka bat eman zion, Osloko Arte
Ederretako Eskolan ikas zezan.
Bere lan guztiak ingurugiroarekin daude loturik, eta ingurugiro hori oso pertsonalak
eta intimistak diren paisaien bitartez interpretatzen du. José María Ucelay, Paul
Cezánne eta Giorgo Morandi bere ibilbideko erreferentzia-euskarrien artean daude, eta
pintura inpresionistari etengabe egiten dio erreferentzia.
Gaur egun, Ricardo Tojak errealitate abstraktua eta lirikoa eskaintzen digu, argiz eta
kolorez beteriko eszenatoki naturaletan.