SEGUI ARECHAVALA, Mamerto
(Bilbao , 1862  -  Bilbao,  1908 )
Pintura. Bilbao

Mamerto Segui 1862an jaio zen Bilbon. Bilbao, Madril eta Bartzelonako arte ederretako
eskoletan ikasi zuen, eta, bertan, nazarenoen taldea ezagutu zuen. Haien eraginpean,
Erroman finkatu zen José Villegas margolariarekin, eta, aldi berean, Erakusketa
Nazionaletara aurkeztu zen zenbait bider.
1891n, Bilbora itzuli, eta Arte eta Lanbide Eskolako Marrazketa eta Apaindura irakasle
izendatu zuten. Bere pintura garaiko gustuetara egokitzen da, gaiak kostunbristak
direlako eta teknika zaindua akademizista delako. Ospe handia lortu zuen,
eta bete-betean parte hartu zuen Bilboko jarduera kultural askotan, harik eta 1908an
hil zen arte.