BRINGAS Y BRINGAS, Francisco de Paula
(Mexico D. F. , 1827  -  Bilbao,  1855 )
Pintura, Marrazketa, Akuarela. Bilbao

Francisco de Paula Bringas y Bringas Mexikon jaio zen 1827an, modu zirkunstantzialean.
Bere familia Bilbora joan zen, eta hor hasi zituen ikasketa artistikoak, Pablo
Bausacen estudioan. Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako Eskolan eta Parisen osatu
zituen ikasketak. Parisen zegoela, Ingresen zein Gavarni eta Guys karikaturagileen
lana deskubritu eta aztertu zuen.
Francisco Bringasek garaiko estilo propioak, Erromantizismoa eta Neoklasizismoa, hartu
zituen ideia artistiko gisa, eta eszena kostunbristaz osatutako produkzioa garatu
zuen, gai eta tipo euskaldun zein andaluziarrak oinarritzat hartuta. Teknika
piktorikoetan esperimentatuta zegoenez, maisutasunez erabiltzen zituen olioa, akuarela
eta marrazkia.
Osasun txarra zuen, eta, ondorioz, zenbait denboraldi igaro behar izaten zituen
Pirinio Atlantikoetako Eaux Bonnes bainuetxean. Azkenik, Francisco Bringas 1855ean hil
zen Bilbon, euskal kulturako ordezkaririk handienak inguruan zituela.