CVA (1979 - 1985) Comité de Vigilancia Artística
(
Eskultura. Bilbao

CVA kolektiboa (“Comité de Vigilancia Artística”) María Luisa Fernández eta Juan Luis Morazak
sortu zuten 1979an. Indarrean egon zen 1985. urtera arte, eta 80ko hamarkadako euskal
kulturaren testuinguruan artearen egoera aztertzeko eremu bat sortzea zen haren helburu
nagusia.
Garai haietako pinturan nagusi ziren proposamen liriko eta estetizisten aurrean, CVA
kolektiboak artearen eta filosofiaren artean ezarritako erlazioa aztertu zuen, eta arte-objektua
erabat murriztu zuen, funtsezko mugetaraino: markora eta idulkira. Proposamen esperimental
eta kontzeptualak egin zituzten, eta, hala, Euskal Herriko etorkizuneko artista-
belaunaldientzako adierazpen eta komunikazio artistikorako bide berri eta originala ireki zuten.