LIZARITURRY MORO, Carlos
(Donostia , 1955  -  Madril,  2013 )
Eskultura. Donostia, Istria (Kroazia)

Carlos Lizariturry Donostian jaio zen 1955ean. Debako Eskolan hasi zuen prestakuntza
artistikoa, eta Londresko Saint Martins School of Art eskolan jarraitu zuen, bertan
Anthony Caro, Tim Scott eta Francisco Gazitua irakasle zituela. Eduardo Chillidaren
laguntzailea ere izan da hainbat urtetan.
Eskulturetan askotariko prozedurak erabiltzen ditu, aukeratutako materialaren arabera.
Burdin urtua eta buztin egosia erabili izan ditu lanerako, harria erabiltzen duen
bitartekorik ohikoena bada ere. Material horrekin sekulako tamainako artelanak egin
ohi ditu. Horien bitartez, gizakiak naturarekin eta inguruarekin duen harremana
agerikoa bihurtu nahi du.