OTERO FERNÁNDEZ, Agustina
(San Adrián del Valle, Leon , 1960 )
Instalazioak, Eskultura, Pintura, Fotografia. Hondarribia (Gipuzkoa)

Leopoldo Ferránek eta Agustina Oterok Euskal Herriko Unibertsitatean ezagutu zuten elkar,
80ko hamarkadan bertan ikasten ari zirela. 1994. urteaz geroztik, euren proiektuak batera
egiten hasi ziren. Urtebetez, Parisen bizi izan ziren (1995-1996), eta, 2000. urtean, Eusko
Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Aldundiaren eta Atzerri Ministerioaren laguntzak jaso zituzten.
Diziplina arteko lana garatzen dute, inguruko espazioan parte hartu eta leku hori suspertzen
duten instalazio erraldoiak eratzeko. Horrela, anabasa-sentsazioa sortu nahi dute euren buruari
etengabe galdetzen dioten ikusleen artean.


Leopoldo Ferrán & Agustina Otero [2019ko azaroak 26].