GIMENO MARTÍNEZ DE LAHIDALGA, Miguel  [JIMENO DE LAHIDALGA, Miguel] 
(Vitoria-Gasteiz , 1895  -  Vitoria-Gasteiz,  1977 )
Pintura, Akuarela, Marrazketa. Zarautz (Gipuzkoa), Vitoria-Gasteiz

Miguel Jimeno de Lahidalga Gasteizen jaio zen, 1895ean. Ignacio Díaz de Olanorekin
hasi zen bere trebakuntza artistikoa osatzen, Arte eta Lanbideen Eskolan. Aldi berean,
tailu eta dekorazio ikasle gisa egin zuen lan.
1926an, ezkondu ostean, Zarautzera joan zen bizitzera, eta, han, jarduera piktoriko
eta sozial handia izan zuen. Gerra Zibilean, Frantzian erbesteratu zen bere
familiarekin, eta pintatzen eta bertan bizi ziren euskal artistekin harremana izaten
jarraitu zuen.
1949an, Gasteizera itzultzean, Arte eta Lanbideen Eskolako irakasle izendatu zuten,
eta erakusketa, lehiaketa eta gertakari artistiko askotan hartu zuen parte.
Paisaia da gehien lantzen zuen gaietako bat, eta modu pertsonalean interpretatzen
zuen, bere pertzepzioaren eta emozioaren arabera. Bere lehenengo garaietan figurazioa
nagusitzen bada ere, 40ko hamarkadatik aurrera, abstrakziorantz eta beste joera
abangoardista batzuetarantz jo zuen; besteak beste, Espresionismorantz, Kubismorantz
edo Surrealismorantz.
Miguel Jimeno de Lahidalga artista polifazetiko eta zinez modernoa izan zen; hala ere,
gaixotasun larri baten ondorioz, bere produkzioa murriztuz joan zen, 1977an hil zen
arte.