OTAÑO URQUIJO, Antonio
(Durango, Bizkaia , 1919  -  Bilbao,  2005 )
Pintura. Bilbao

Antonio Otaño Durangon jaio zen 1919an. Dena dela, Zumaian egin zituen arte ikasketak,
eta Ignacio Zuloaga zein Julio Beobide izan zituen irakasle.
40ko hamarkadan, Suitzarraren Taldeko kidea izan zen, eta, 1944an, talde hori Bizkaiko
Elkarte Artistiko bihurtu zen. Oro har, Euskadin bertan eta kanpoan egin zituen
erakusketak. Bere lanak figuratiboak izan arren, modernotasunerako joera argia dute.
Bilboko Illescas galeria abangoardistaren sortzaileetakoa izan zen. Era berean, euskal
zirkulu artistiko eta kulturaletako artista adierazgarria izan zen, harik eta 2005ean
hil zen arte.