LECUONA ECHÁNIZ, Antonio María
(Tolosa, Gipuzkoa , 1831  -  Ondarroa, Bizkaia,  1907 )
Pintura. Madril, Bilbao

Antonio María Lecuona Echaniz 1831n jaio zen, Tolosan. Arlo artistikoari dagokionez, Madrilen
trebatu zen, eta hantxe hasi zen ikasten, San Fernandoko Arte Ederren Akademian, 1853an.
Ondoren, 1857tik aurrera, lan handia egin zuen Natur Zientzietako Museoko marrazkilari gisa.
Hiriburuan eman zituen hamahiru urteetan, Madrilgo eskola kostunbrista garaikidearekin jarri zen
harremanetan, Erakusketa Nazionaletara joaten hasi zen, eta, 1873an, Karlos VII.aren ganberako
margolari izendatu zuten.
Madrilgo etaparen ostean, Bilbon hasi zen bizitzen, eta euskal eskolako margolaririk
garrantzitsuenen maisu eta aitzindari bihurtu zen.
Bere lanetan, gai kostunbristen errepertorio zabala irudikatzen zuen, euskal pertsonaia
herrikoietan eta David Teniers Gaztearen pinturan inspiratuta; gainera, pertsona ospetsuen
erretratu ugari egin zituen, bai eta garai hartako Bilboko paisaia asko ere.
Jendearen artean aintzatespen handiko artista zela, irakaskuntza albo batera utzi, eta
Ondarroara joan zen bizitzera. Hantxe hil zen, 1907an.