UGARTE BERECIARTE, Ignacio
(Donostia , 1862  -  Donostia,  1914 )
Pintura, Akuarela. Madril, Donostia

Ignacio Ugarte 1862an jaio zen Donostian. Eugenio Pio Arrutirekin hasi zen ikasten, harik eta
1879an Madrilera joan zen arte. Bertan, Zuzenbidea ikasi zuen, eta, aldi berean, pintura-
klaseak hartu zituen Alejandro Ferranten tailerrean. 1885ean, Erromara joan zen, José Salís eta
Antonino Arambururekin Chigi Akademian bere prestakuntza osatzeko asmoz.
Arte Ederretako Erakusketa Nazionaletan parte hartu zuen sarritan, eta, zenbait aldiz saritu
zutenez, ospe zein prestigio handiak lortu zituen. Inolako zalantzarik gabe, Ignacio Ugarte
Gipuzkoako arlo artistikoko funtsezko artista izan zen. Udal Museoaren sorrera sustatu zuen,
eta, 1912. urtean, Donostiako Victoria Eugenia antzokiko teilatua apaintzeko enkargua jaso
zuen.
Modernotasunaren eta tradizioaren artean landu zuen pinturan, Euskal Herriko pertsonaia eta
eszena bereizgarriak sarritan agertzen direnez, bere estilo ohikoena Errealismo kostunbrista
dela esan daiteke. Bere pintzelada akademikoa da, eta, batzuetan, baliabide inpresionistak
erabiltzen zituen. Horri esker, Ignacio Ugarte euskal paisaiagintzako ordezkari handienetakoa
izan zen, harik eta 1914an hil zen arte.