BADOSA
CONILL,
Luis
(Sant Joan les Fonts, Girona , 1944 - Bilbao, 2015 )
Pintura.
Olot (Girona), Bilbao
1958 - 1960 Oloteko (Girona) Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen. 1960 - 1965 Irakasle ikasketak egin zituen eta Parisen bizi izan zen. Hainbat sari jaso zituen gazteentzako pintura lehiaketatan. 1965 - 1969 Bartzelonako San Jorge Goi Eskolan Arte Ederren ikasketak egin zituen eta kurtso amaierako sari berezia jaso zuen. Bartzelonako Real Círculo Artístico institutuak eskaintzen duen beka jaso zuen. Parisera joan zen berriro. 1969 Marrazketa-irakasle izan zen, bai eta Oloteko (Girona) Hezkuntza Institutuko zuzendariordea ere. 1970 Bilbon finkatu zen eta kolore-irakasle lanetan jarraitu zuen Bilboko Arte Ederren Goi Eskolan. 1971 Parisera joan zen hirugarren aldiz. 1972 - 1976 Bilboko Arte Ederren Goi Eskolako zuzendari izan zen. 1976 - 1977 Frantziako gobernuak Parisera gonbidatu zuen herrialdeko plastika-hezkuntza ezagutu zezan. Bilboko Arte Ederren Goi Eskolako diseinu-irakasle izan zen. 1982 Iruñeko Zezenaren Azokako kartela egin zuen. Táurica bilduma hasi zuen. 1987 Arte e industria : influencia de las formas industriales en el arte del siglo XX (1900-1945) doktorego-tesia irakurri zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. 1994 - 1995 Erakusketa ibiltaria egin zuen Holandatik. 1995-1998 Iconografia industrial en el Arte Contemporáneo. Segunda mitad del siglo XX ikerketa hasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. 1996 - 1999 Hainbat lekutan konferentziak eman zituen: 1996an, Setúbalgo (Portugal) Michel Giacometti Lan-museoan eta Lisboako Unibertsitatean eta, 1999an, Seixaleko (Portugal) Mundeten, Bilboko Mediku Zientzien Akademian eta Parisko Sorbonan. 2000 El hombre en relación con la máquina y la industria izeneko ikerketa hasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun Euskal Herriko Arte Ederren Fakultateko katedraduna da eta Fabrikart: arte, tecnología, industria, sociedad aldizkaria zuzentzen du. |