ALDECOA ARBULO, Adrián María de
(Vitoria-Gasteiz , 1887  -  Vitoria-Gasteiz,  1945 )
Pintura. Vitoria-Gasteiz

Adrián María de Aldecoa y Arbulo 1887ko irailaren 8an jaio zen Gasteizen.
1904an, Bordeleko (Frantzia) Arte Ederretako Udal Eskolara joan zen, eta, bertan,
Vetton izan zen bere irakaslea. Urte berean, Gasteizeko Arte eta Lanbide Eskolan
matrikulatu zen, eta Ignacio Díaz de Olanoren klaseak hartu zituen. Aitak apaindura-
pinturako tailerra ireki zuen Gasteizen, eta, zenbait urte geroago, Adrián de Aldecoak
zuzendu zuen.
1911n, zenbait hilabetez bizi izan zen Parisen, eta hiriko museoak bisitatu zituen.
Oso kanporakoia zenez, lagun handiak egin zituen; Gustavo de Maeztu edo Ignacio Díaz
de Olano, besteak beste. 1918an, Arte Aplikatuetako eta Industriako irakasle hasi zen
Gasteizeko Arte eta Lanbide Eskolan, eta 27 urtez egon zen bertan.
1920tik 1925era, banan-banako zenbait erakusketa egin zituen Euskadiko hiru
hiriburuetan eta Logroñon. Gasteizeko jaietako kartelak egin zituen bederatzi aldiz,
eta hiriari buruzko gida zein liburuxketako irudiak egin zituen. Dekoratzaile moduan,
zenbait antzokirekin lan egin zuen, eta lan erlijiosoak zaharberritu zituen Gasteizeko
Elizbarrutiarentzat.
Adrián de Aldecoa 1945eko abenduaren 16an hil zen Gasteizen.