NIETO ULIBARRI, Enrique
(Valle de Trápaga-Trapagaran, Bizkaia , 1890  -  Bilbao,  1963 )
Pintura. Bilbao, Ampuero (Kantabria)

Enrique Nieto Ulibarri Trapagaranen jaio zen 1890ean. Bilboko Arte eta Lanbide Eskolan
matrikulatu zen heziketa artistikoa jasotzeko, eta, gero, 1912an Madrileko San
Fernandoko Arte Ederren Eskolan osatu zituen ikasketak, Bizkaiko Foru Aldundiak
emandako beka bati esker.
Euskal artisten estelari jarraituz (Ignacio Zuloaga, Adolfo Guiard eta Darío de Regoyos),
Espainian zehar ibili zen bidaian, bere pintura konposizioetara eramateko agertoki
naturalean bila. Sentimenduz eta espiritualtasunez betetako baserri zein itsas giroko
paisaiak egin zituen marrazki zehatzez eta inpresionisten eragin nabarmeneko
kromatismoarekin.
1920an Ampuerora joan zen (Kantabria); hala ere, Euskal Artisten Elkarteak
antolatutako erakusketei esker, harremanetan jarraitu zuen Bilboko giro
artistikoarekin. 30eko hamarkadan Bilbora itzuli zen behin betiko, eta lan trinkoa
garatu zuen kopista eta zaharberritzaile gisa. Horrexegatik da ezaguna. Erretratuak
egiteko partikularren enkarguak ere jaso zituen, eta horiek marrazketan duen faktura
akademiko bikainagatik nabarmentzen dira.
Enrique Nietoren ibilbide artistiko neurritsua 1963an amaitu zen, hil zenean. Hala
ere, eragina izan zuen hurrengo pintore belaunaldiarengan: Carmelo García Barrena,
Ignacio García Ergüín eta Ricardo Tojarengan, adibidez.