FERNÁNDEZ-CIMA DÍAZ, Juana  [CIMA, Juana] 
(Caibarien, Kuba , 1951 )
Pintura, Eskultura. Bilbao

Juana Cima 1951n jaio zen, Caibarienen (Kuba). 1975ean, Bilbora heldu zen Euskal
Herriko Unibertsitatean Arte Ederrak ikastera, eta, gaur egun, irakaslea da bertan.
Bere ibilbide artistikoa pinturaren esparruan hasi zen, Pop-Artearen eraginekin.
Materia, kolorea eta ametsa dira bere artearen protagonista handiak.
Apurka-apurka, hiru dimentsioekiko interesa piztuz joan zitzaion, eta antzinako
kulturei erreferentzia egiten zien eskultura mota bat garatzen hasi zen, 90eko
hamarkadatik aurrera egiten hasi zen bidaia esanguratsuen ondorioz.