CHILLIDA AMEZTOY, Juan
(Donostia , 1956 )
Pintura, Eskultura, Arte grafikoak. Donostia

Juan Chillida Donostian jaio zen 1956an. Bere kabuz ikasi zuen pintura, eta, geroago,
eskulturaren arloan aritu zen. Bi ekintza horietan tarteka aritu izan da ibilbide
artistikoan zehar, eta esperimentazio iturri izan dira. Juan Chillidak lantzen duen
gai ohikoenetakoa kosmosarekiko eta planetekiko duen etengabeko interesa da.
Alanbrez egindako azkeneko lanek, espazioko marrazkiak bailiran egitura burutsuak
islatzen dituzte, eta bere sormenaren unibertso berezia eratzen dute.