ALBAJAR Pilar
(Huesca , 1948 )
Fotografia. Vitoria-Gasteiz

Filosofia eta Letretan lizentziatua.
1988. urteaz geroztik, Euskal Herriko Unibertsitateko Literatura Frantseseko katedraduna eta
idazlea den Antonio Altarribarekin lan egin du. Altarriba, gainera, irudiaren eta hitzaren arteko
harremanei buruzko ikertzailea ere bada.
Bere argazkiak bien arteko lankidetza eta komunikazio etengabearen emaitza dira.
Bertan, hain zuzen ere, Antonio Altarribak ideia sortzen du, eta Pilar Albajar egikeraz zein
estetikaz arduratzen da.
90eko hamarkadatik gaur egunera arte, nazio-mailako eta nazioarteko zenbait erakusketatan
parte hartu du, eta argazkilaritzako gaietan espezializatutako argitalpen askotan lan egin du.