ZUMALABE MENDIBURU, Jose Migel
(Donostia , 1906  -  Donostia,  1992 )
Pintura. Donostia

Jose Migel Zumalabe 1906an jaio zen Donostian. Oso goiz, pinturaren inguruko interesa sortu
zitzaion, Rogelio Gordónek eta Ascensio Martiarenak irakatsitakoari esker.
Bere belaunaldiarekin konpromisoa zeukanez, Artista Hasiberrien Lehiaketetan parte hartu
zuen, eta Cezanneren erreferentziak zituzten kubismo osteko lanak aurkezten zituen.
Indarreko sistema artistikoaren aurka zegoenez, bere ibilbidea desberdina eta etenkakoa izan
zen, eta, azken etapan, bete-betean ekin zion pinturari. Saiakuntza-espiritua zuenez,
konposizioaren eskematizazio eta koloreen murrizketaranzko joera antzematen da bere
estiloan.
Jose Migel Zumalabe Euskaltzaindiko laguntzaile handia ere izan zen, eta euskararen aldeko
ekarpen nabariak egin zituen, harik eta 1992an hil zen arte.