BAROJA COLLET, Juan Luis
(Le Creusot, Frantzia , 1957 )
Eskultura, Arte grafikoak. Eibar (Gipuzkoa)

Kalkografiazko grabatu irakaslea Debako Artisautza Irakaskuntzarako Zentroan (Gipuzkoa).

1964
Eibarrera joan zen bizitzera (Gipuzkoa).
Artisau-trebakuntza jaso zuen Eibarko Grabatu eta Damaskinatu Eskolan (Gipuzkoa), eta, aldi
berean, pintura-ezagutza bereganatu zuen pixkanaka, modu autodidaktan.
1979
Kalkografiazko grabatuan trebatzen hasi zen Mari Puri Herrero eta Gabriel Ramos Urangarekin,
eta, gerora, ezagutza hori sakondu zuen Ignacio Chillidarekin.
1980
Azido taldea sortu zen, eta haren partaideek, besteak beste, Juan Luis Baroja Colletek,
kalkografiazko tailer bat jarri zuten Eibarren (Gipuzkoa).
1983-1985
Eusko Jaurlaritzak kalkografiazko grabatuaren gainean egindako ikerketan lagundu zuen.
Debako (Gipuzkoa) Artisautza Irakaskuntzarako Eskolan kalkografiazko grabatuen ikasgelako
arduraduna izan zen.
Bigarren Saria, grabatuen modalitatean, Gure Artea'84 eta Gure Artea'85 lehiaketetan.
1986
Grabatuen ataleko Lehen Saria, Gasteizko Udalak antolatutako Pintura eta Eskulturako VII.
Bienal Plastikoan.
1987
Valladolideko Eskultura Sarian hautatua.
1988
Ohorezko Xafla eskulturan Gasteizko Udalak antolatutako Pintura eta Eskulturako VIII. Bienal
Plastikoan.
Gipuzkoako Foru Aldundian Arte Sorkuntzarako Laguntza, eskulturaren modalitatean.
1989
Valladolideko Eskultura Sarian hautatua.
Euskal Artearen Bienalean eskulturako aipamen berezia, Amorebieta-Etxanon (Bizkaia).
Eusko Jaurlaritzako eskultura-beka.
1990
Zaragozako Udalak antolatutako Pablo Gargallo IV. Eskultura Sarian hautatua.
1991
Lehen Saria Eskulturako V. Pablo Gargallo Sarian eta Arganda Hiriko VII. Eskultura Erakusketa
Nazionalean, Madrilen.
1995
Ferroleko Udalak antolatutako XI. Máximo Ramos Grabatu Sarian hautatua (A Coruñan).
1996
Zumaiako Eskultura Lehiaketan hautatua (Gipuzkoa), bai eta Madrileko Kalkografia Nazionalak
antolatutako Grabatu Sari Nazionalean ere.
Gasteizko Udalak antolatutako Vitoria-Arte-Gasteiz Arte Plastiko Garaikideen Urteroko
Lehiaketan saritua, obra-erosketarekin.
Ohorezko aipamena Ibizagrafic'96 XIV. Nazioarteko Grabatu Lehiaketa Bienalean, Eivissan.
1997
Mari Fran Agirregabiriarekin batera, grabatu eta edizioko Itzal tailerra sortu zuen,
Solaruzen (Gipuzkoa).
Koldo Mitxelena Kulturunean Michel Hubert Lépicouché olerkigilearen testuak biltzen dituen
grabatuen gaineko Mallarmeren betazalak liburua aurkeztu zuen.
1998-2000
Grabatuko Sari Nazionalaren VI., VII. eta VIII. edizioetan hautatua.
200l. urtean Fuentodoseko (Zaragoza) VII. Grabatu Ikastaroetan parte hartu zuen irakasle
gonbidatu gisa.
2001
IX. Grabatu Sari Nazionalean hautatua eta lehen saria Alfa Arte I. Askotariko Eskultura
Lehiaketan, Eibarren (Gipuzkoa).
2002
La Palmako Irla Kabildoan, Carmen Arocena Nazioarteko Grabatu Lehiaketan hautatua.
Ohorezko aipamena Tarragonan, Reusen, Bartzelonan eta Saloun egoitzak dituen Contratalla
Galeriak antolatutako I. Contratalla Nazioarteko Grabatu Bienalean.
2003
Cácereseko Sala El Brocense Arte Plastikoen VI. Lehiaketan aukeratua.