BARCELÓ ALBALADEJO, José
(Cartagena, Murtzia , 1923  -  Bilbao,  2001 )
Pintura. Bilbao

José Barceló Cartagenan jaio zen (Murtzian) 1923an.
Margolaria izan zen, eta trebakuntza autodidakta izan zuen. Cartagenan hasi zituen arte-
ikasketak Vicente Rosekin, eta Madril, Granada, Paris eta Herbehereetan zehar bidaiatu zuen
trebakuntza hori zabaltzeko.
1946an Bilbon jarri zen bizitzen, eta sortu berri zegoen Bizkaiko Arte Elkartean sartu zen.
Gerora, Elkarteko beste artista batzuekin batera –García, Barrena, Murga eta Fidalgo–
Union Arte taldea sortu zuen.
1950ean, Blas de Otero olerkigilearekin zuen adiskidetasunaren eraginez, Barcelóren margoek
izaera sozial nabarmena hartu zuten, eta bere estiloa Europako Informalismora hurbildu zen.
1960an Illescas Galerian erakutsi zuen bere lana, eta huraxe izan zen Bilbon margolaritza
abstraktua erakutsi zen lehen aldia.
1964an Arte Actual taldearen sorrerako erakusketan parte hartu zuen (talde hartakoak
ziren A. Ajuria, Carmelo García Barrena, Javier Urquijo Arana, Rafael Ortiz Alfau, Arturo
Acebal Idigoras eta Isabel Krutwig). Hiru urte geroago, Emen taldearekin bat egin zuen,
eta taldekide izan zituen Antonio Guezala, Dionisio Blanco, Ignacio García Ergüin, Vicente
Larrea, Gabriel Ramos Uranga, José María de Ucelay, Roberto Rodet Villa, José Luís Lorenzo
Solís, Agustín Ibarrola, Pelayo Olaortua, Alfonso Ramil eta Javier Urquijo Arana.
José Barcelók sari ugari jaso zituen bere arte-ibilbidean zehar: 1961eko Arte Actual Urrezko
Domina, Valentzian; Sesamo Saria 1962an, Madrilen; Lehen Akuarela Domina Nazionala
1963an, Bilbon; Irudi Pinturako Bigarren Abril Saria 1964an, Madrilen; Barakaldoko (Bizkaia)
Salón de Estío Aretoko II. Pintura Lehiaketa Nazionaleko Lehen Saria 1967an; Alexandriako
VII. Bienaleko Sari Nagusia 1968an (Egipton); Félix Bienal Aurreratuko Bigarren Saria 1969an,
Zaragozan; Akuarelako Sari Nazionala, 1984an.
Bilbon hil zen 2001ean.


José Barceló [2016ko azaroak 4].