AGUIRRE LAZCANO, Juan Marcial
(Bergara, Gipuzkoa , 1840  -  Donostia,  1900 )
Eskultura. Erroma, Donostia

Juan Marcial Aguirre Bergaran jaio zen 1840. urtean. Bere aita Joaquín Aguirre izan
zen eskulturaren oinarriak irakatsi zizkiona, eta, 1858. urteaz geroztik, Giussepe
Obici eta Togletti eskultoreekin eta Erromako Chigi Akademian oinarri horiek hobetu
zituen. 1864an, Gipuzkoako Aldundiak beka bat eman zion Erroman jarrai zezan. Hala,
bada, Arte Ederretako Erakusketa Nazionalera aurkeztu zuen bere burua, baita ondoren
1867 eta 1871. urteetan ere. 1866an Bergarara itzuli zen. 1868. urtean ezkondu
ondoren, Erromara itzuli zen, baina 1875ean Donostiara etorri zen bizitzera behin
betiko.
1880. urtetik aurrera, lan handia izan zuen eskari publiko nahiz pribatuei esker,
batez ere, hileta-eskulturari dagokionez. Azken horretan, aipatzekoa da Aldundiaren
fatxada, Gipuzkoako gizon ospetsuen bustoekin dekoraturik. Bere azken urteetan (1900.
urtean hil zen), Marcial Aguirrek gero eta gutxiago ekoizten zuen eta bizitza
artistikoan oso gutxi parte hartzen zuen. Bere lana garaiko tendentzien eta estiloen
isla argia da, eta neoklasizismoa, erromantizismoa eta errealismoa bezalako estiloak
eskultore garrantzitsu honen gogokoenak izan ziren.