FERNÁNDEZ OLIVERA, María Luisa
(Villarejo de Órbigo, Leon , 1955 )
Eskultura. Vitoria-Gasteiz, Bilbao, Vigo (Pontevedra)

Marisa Fernández Leonen jaio zen 1955ean, eta, 70eko hamarkadan, Bilbora joan zen, Euskal
Herriko Unibertsitatean Arte Ederrak ikasten hasteko. Garai hartan, modu aktiboan hartu zuen
parte euskal eskultura berritzeko mugimenduan, eta, Juan Luis Morazarekin batera, CVA
kolektiboa (Comité de Vigilancia Artística / Zainketa
Artistikorako Batzordea) sortu zuen 1979an. Kolektibo horrek 1985era arte iraun zuen.
Bere eskulturan, abstrakziorantz eta murrizketa geometrikorantz jotzen du, eta materiak
(egurra, kobrea, burdina, igeltsua...) protagonismo handia hartzen du, akabera polikromatu eta
ehunduekin.
80ko eta 90eko hamarkadetan erakusketa ugari egin ostean, 2000. urtetik Vigon bizi da; han,
Eskulturako irakaslea da Vigoko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean.