ECHANDI AZCÁRATE, Ignacio
(Donostia , 1912  -  Donostia,  1952 )
Pintura. Donostia

Ignacio Echandi Donostian jaio zen 1912an. Prestaketa ia autodidakta izan zuen, eta
Postimpresionismoaren, Fauvismoaren eta Kubismoaren eragina nabari da bere lanetan.
Egiten zituen paisaia naif eta ia abstraktuei esker, Gipuzkoako kulturako artista
adierazgarri bihurtu zen, eta orduko arte-deialdi gehienetan parte hartu zuen. Hala
ere, 1952. urtean hil zen, eta han eten zen XX. mendeko euskal pinturako ibilbide
oparoenetarikoa.