CASTILLEJO ALONSO, Daniel
(Burgos , 1957 )
Pintura, Arte grafikoak. Vitoria-Gasteiz

Daniel Castillejo Burgosen jaio zen 1957an. Sevillako Arte Ederren Goi Eskolan hasi zituen
ikasketak, eta, gero, Euskal Herriko Unibertsitatean jarraitu zuen.
Artearen gainean dituen ideiak formen analisi kontzeptualetik abiatzen dira, eta izaera
estetikoko esperientziak dira analisi horren emaitza. Lerroak, kolorea eta materia dira haren
irudizko sorkuntzen hiru zutabe nagusiak; zenbaitetan, sorkuntza horiek eskulturaren alorrera
ere hurbiltzen dira.
Laurogeita hamarreko hamarkadan, Daniel Castillejo kultur kudeaketako lan ugari egiten hasi
zen, eta, gaur egun, Gasteizeko ARTIUM-Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoko zuzendaria
da.