LANDA URIARTE, Juan José
(Bilbao , 1898  -  Bermeo, Bizkaia,  1941 )
Pintura. Bilbao

Juan José Landa Bilbon jaio zen 1898an. Ingeniaritza ikasketak utzi zituen pinturan
guztiz aritzeko, izan ere, bere benetako zaletasuna zen. José María Ucelay lagun
minarekin batera, Parisera bidaiatzea pentsatu zuen, abangoardiako pintura hurbiletik
ezagutzeko. Alabaina, familiak ez zion utzi horrelakorik egiten.
Bere lanetan (bereziki paisaiak), Fauvismoaren eta Gauguinen eragina nabari da
kromatismo biziari dagokionez, eta pintzelada adierazgarria ageri da. Buruko
eritasunak ekoizpen zabala garatzea eragotzi zion. Hala ere, Juan José Landa
maisutasun eta kalitate artistiko bikainagatik nabarmendu zen 1941ean hil zen arte.