GARAY Isabel
(Muskiz, Bizkaia , 1946  -  Santander (Kantabria),  2016 )
Eskultura, Pintura. Bilbao (Bizkaia), Galizano (Kantabria)

Isabel Garay Muskizen jaio zen, 1946an. Bere hasiera artistikoetan, eskulturaren
artisautza-prozesuekiko interesa izan zuen, eta tailua, zizelkatzea, modelatua,
galdaketa... ikasi zituen. 80ko hamarkadan, lur erregogorrekin egin zuen lan, figura
enigmatikoak eginez. Bertan, antzinako kulturei buruzko erreferentzia argiak sumatzen
dira.
Ondoren, esperimentatu nahiak beste material batzuk erabiltzera eraman zuen; esate
baterako, altzairua eta aluminioa. Materiala zein den kontuan hartu gabe, Isabel
Garayren eskulturek adierazkortasun handia dute, eta beraien azalerek ukimen arloko
dohainak eta balio kromatikoak dituzte. Bere azken lanetan, arte minimalera hurbiltzen
ari da, eta modulua eta errepikapena bere sorkuntzaren funtsezko elementu ari dira
bihurtzen.