LANDA MENDIBE, Erramun  [MENDIBELANDA, Erramun] 
(Ea, Bizkaia , 1958 )
Pintura, Arte grafikoak, Ilustrazioa. Bilbao (Bizkaia)

Erramun Landa Ean jaio zen 1958an. Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren fakultatean
arte-ikasketak egin zituen, eta, gaur egun, irakaslea da bertan. Diseinu grafikoaren eta
marrazketaren alorrean aritu izan da batez ere, eta euskal literaturako idazle
garrantzitsuenekin elkarlanean aritu ohi da. Dena den, olio- pintura ugari ere margotu izan ditu.
Espresionismo eta garraztasun bortitzez, gai-bilduma osatzen joan da. 2000. urtean,
abstrakzioan eta grafismoan oinarritutako forma- eta kolore- lengoaia birsortu zuen.
2008an, Marbellako Grabatu Espainiar Garaikidearen Fundazio-Museoak antolatutako
Grabatuaren Sari Nazionala irabazi zuen.