AGIRRE UNAMUNO, Xabier
(Bergara, Gipuzkoa , 1955 )
Pintura. Paris, Bilbao (Bizkaia)

1975
Arte Ederretan lizentziatu zen eskulturaren berezitasunean, Euskal Herriko Unibertsitatean.
Urte horretan bertan Parisera joan zen bizitzera, eta, han, Parisko Arte Ederretako Goi Mailako
Eskolan eman zuen izena. Ondoren, Arte Plastikoetako Goi Mailako Diploma lortu zuen.
Parisen 1988ra arte bizi izan zen, eta bere jardun artistikoa ere urte horretara arte garatu
zuen.
1979
Victor Choquet Pintura Saria. Urtero, Frantzian artista gazteei ematen zaien saria da.
1988
1988az geroztik, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean Pintura
Teknologietako irakasle da.
2001
Bertizko Parke Naturaleko I Pintura Sariketan hautatua.