AZKUE ARREGI, Dionisio  [DUNIXI] 
(Bergara, Gipuzkoa , 1885  -  Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa,  1964 )
Pintura. Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Dionisio Azkue Arregi, Dunixi ezizenaz ezaguna, Bergaran jaio zen 1885ean.
Bere pinturak paisaiak eta herri-mailako gaiak jorratzen zituen, eta 1930. urtetik aurrera hasi
zen ezaguna izaten Donostiako erakusketa-aretoetan. Hala ere, Dunixi beste esparru batzuetan
ere nabarmendu zen: arte-kritikari gisa, Egan, Vida Vasca eta
Munibe aldizkarietan kolaboratu zuen; idazle gisa, 1922an, Breves noticias de los
juegos y deportes vascos liburua argitaratu zuen, eta 1932an, berriz, Mi pueblo,
ayer liburua; azkenik, musikazale gisa, harreman estua izan zuen Donostiako Orfeoiarekin.
Donostian hil zen, 1964ko urrian.