AZKARGORTA CELAYA, Ricardo
(Bergara, Gipuzkoa , 1958 )
Pintura. Bergara (Gipuzkoa)

1987
Finalista Donostia Hiria Arte Bienalean, eta Sestaoko (Bizkaia) Arte Lehiaketan aukeratua.
1988
Epaimahaiaren aipamena Gasteizko Udaleko Pintura eta Eskulturako VIII. BienalPlastikoan, eta
Sestaoko (Bizkaia) Arte Lehiaketan aukeratua.
1989
Accesita Osakidetza-Euskadiko Osasun Zerbitzuko Pintura Lehiaketan, Gasteizen.
Gainera, bere lana eskuratua izan zen.
1990
Bere lana eskuratua izan zen Nafarroako Jaialdietako Pintura Sariketaren VIII. edizioan
(Iruña).
Gasteizko Udaleko Pintura eta Eskulturako IX. Bienal Plastikoan aukeratua.
1991
Accesita Banco Central Hispanok antolatutako Imajina Ezazu Euskadi lehiaketaren IV. edizioan.
Bigarren saria Ávila del Rey Fundazioaren II. Pintura Bienalean (Ávila).
VII. L'Oreal Pintura Sariketan (Madril) eta Nafarroako Jaialdietako Pintura Sariketaren VII.
edizioan (Iruña) aukeratua.
Bere lana eskuratua izan zen Alacanteko Diputazio Probintzialak antolatutako Arte Plastikoen
XII. Deialdian.
1992
Epaimahaiaren aipamena Euskal Artearen IV. Bienalean, Amorebieta-Etxanon (Bizkaia).
Sevillako Arte Ederretako Lehiaketa Andaluziarrean, Imajina Ezazu Euskadi sariketaren V.
edizioan (Bilbao) eta Errioxako Arte Plastikoen II. Bienal Kulturalean (Logroño) aukeratua.
1993
Nafarroako Nazioarteko Jaialdietako Pintura Sariketaren XI. edizioan (Iruña) aukeratua eta
ohorezko aipamena Caja de Madrid XXI. Pintura Lehiaketa Nazionalean (Madril).
1994
Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka jaso zuen, Japonian erakusketa bat egiteko.
Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak bere lan bat eskuratu zuen.
1998
Zamora Hiria XIV. Pintura Bienalean aukeratua.
2000
Bere ibilbide artistikoarekin aurrera jarraitu zuen, eta erakusketak egin zituen EAEn,
Nafarroan
eta Japonian.
2003
Bere lan bat eskuratua izan zen Valdepeñasko (Ciudad Real) Arte Plastikoen LXIV. Nazioarteko
Erakusketan.
2005
Bere lan bat eskuratua izan zen Valdepeñasko (Ciudad Real) Arte Plastikoen LXVI. Nazioarteko
Erakusketan.


Ricardo Azkargorta [2016ko azaroak 4].