BALLESTEROS ESTEBAN, Martín
(Quintanamanvirgo, Burgos , 1944 )
Pintura, Marrazketa, Fotografia. Bilbao

Madrilen arkitektura ikasketak egin ondoren, 60ko hamarkadan artearekiko interesa sortu
zitzaion, eta arte-prestakuntza hasi zuen. Arlo ugari landu ditu: erretratua, argazkilaritza,
publizitate-marrazketa, ilustrazioa, diseinua eta dekorazioa, lan grafikoak, etab. Bilboko
Arthogar Aretoan erakutsi zituen bere lanak lehen aldiz 1968an, eta, 1995etik aurrera, pinturan
jarri zuen arreta osoa. Hainbat erakusketa eta lehiaketatan parte hartu zuen.

1996
Ohorezko domina lortu zuen Madrilgo BMWren XI. Pintura Sarian.
Lehen saria eskuratu zuen pintura arloan, Banco Central Hispanok antolatutako Imagínate
Euskadi = Imajina ezazu Euskadi lehiaketaren IX. edizioan.
Lehen saria lortu zuen La Mantxako Ardoen II. Pintura Lehiaketa Nazionalean, Alcázar de San
Juanen (Ciudad Real).
1997
Fundación Sevillana de Electricidad erakundearen saria eta eskuratze-saria irabazi zituen
Valdepeñaseko Arte Plastikoen LVIII. Erakusketa Nazionalean (Ciudad Real).
Diploma eskuratu zuen Palma de Mallorcako Barceló Fundazioaren VII. Nazioarteko Pintura
Lehiaketan.
Santanderreko La Venencia Kultur Etxeak ematen duen Zilarrezko Krabelina jaso zuen.
1998
Lehen saria lortu zuen Bartzelonako IV Premi de Pintura Agrupació lehiaketan.
Urrezko domina eskuratu zuen Valdepeñaseko (Ciudad Real) Arte Plastikoen LIX.
Erakusketa Nazionalean, eta, zilarrezkoa, Caja de Guadalajarako XXVI. Arte Lehiaketa
Nazionalean, Pintura Saria jaso zuen.
Aipamen berezia eta erosketa lortu zituen 1998ko Madrilgo Aireko Armadaren Pintura Sarian.
Ohorezko domina jaso zuen BMWren XIII. Pintura Sarian, eta Ohorezko aipamena Plasenciako
(Cáceres) XX. Udazkeneko Pintura Erakusketan.
Diploma eskuratu zuen Palma de Mallorcako Barceló Fundazioaren Nazioarteko VII. Pintura
Lehiaketan.
1999
Ohorezko domina lortu zuen BMWren XIV. Pintura Sarian.
Lan-eskuratze saria irabazi zuen Valdepeñaseko (Ciudad Real) Arte Plastikoen LX. Erakusketa
Nazionalean.
Zilarrezko domina jaso zuen Caja de Guadalajararen XXVII. Arte Lehiaketa Nazionalean, eta,
era berean, Pintura Saria eskuratu zuen.
Aipamen berezia eta erosketa lortu zituen 1999ko Madrilgo Aireko Armadaren Pintura Sarian.
2000
Ohorezko domina BMWren XV. Pintura Sarian.
Eskuratze-saria Sevillako Focus-Abengoa Fundazioaren Pintura Sarian.
Bigarren saria jaso zuen Caja de Guadalajararen XXVIII. Arte Lehiaketa Nazionalean, bai eta
2000ko Pintura Saria eta eskuratze-saria ere Valdepeñaseko (Ciudad Real) Arte Plastikoen LXI.
Erakusketa Nazionalean.
Diploma eskuratu zuen Palma de Mallorcako Barceló Fundazioaren Nazioarteko X. Pintura
Lehiaketan.
2009
Valdepeñaseko Jesús Bárcenas II Pintura Sariketan hautatua.
2010
Valdepeñaseko Jesús Bárcenas III Pintura Sariketan hautatua.