LAKA ANTXUSTEGI, Xabier
(Ondarroa, Bizkaia , 1954 )
Eskultura, Ilustrazioa. Bilbao (Bizkaia)

Xabier Laka Ondarroan jaio zen 1954an. Eskultura ikasi zuen Londresko San Martin’s School of
Art eskolan. 1977 eta 1986. urteen bitartean, Aiako Arte-Tailerrean parte hartu zuen. Garai
horretan, Oteizaren estilo berdina zuten artelanak sortu zituen. Harria erabili ohi zuen lanak
egiteko. Geroago, izaera esperimentala zuten sorkuntzak egin zituen. Interes handia zuen
eskulturaren kontzeptu- eta objektu-baloreekiko; tentsio-energia binomioak garrantzi handia
zuen lan horietan.
Jabier Elorriagarekin batera, jaYxa elkartea sortu zuen 1997an. Bertan, esku-hartze
eta aholkularitza artistikoko hainbat proiektu egin zituzten. Gaur egun, eskultura irakaslea da
Euskal Herriko Unibertsitatean, eta biziki ikertzen ari da artearen, naturaren eta esparru
publikoaren artean dagoen harremana.