IGLESIAS SERRANO, Ismael
(Durango, Bizkaia , 1974 )
Pintura , Fotografia. Bilbao

Arte Ederretan lizentziatua, pintura eta ikus-entzunezkoen espezialitatean (UPV/EHU 1997-
1998). Sariketa eta beka ugaritan parte hartu du eta 2001-2006 bitartean Bilboko Abisal
Espazioaren gestio eta koordinazioaz arduratu da.
Ismael Iglesiasen lanaren epizentroa pintura da, eta disziplina honek beste eremu batzuetan
duen zabalkundea aztertzen du, instalazioak, bideoa edo eta diseinu grafikoa esate baterako.
Bere lanak gure barnean kanpoan gertatzen dena alde batera utzi eta arteari buruz
hausnartzeko gaitasuna piztu nahi du. Hau da, gure buruarekin jolasteko, gure maskara
sozialak kentzeko, beldurrei aurre egiteko eta gure azaletik haratago dagoena ahazteko tokia
sortu nahi du.

Ismael Iglesias [2016ko azaroak 7].