ARRUTI GONZÁLEZ-POLA, Eugenio Pío
(Luanco, Asturias , 1841  -  Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa,  1889 )
Pintura. Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Eugenio Pío Arruti 1841eko ekainaren 4an jaio zen Luancon (Asturias). Donostian
medikua zen Dionisio Arrutiren eta Cándida González-Polaren semea zen. Familia
Luancokoa bazen ere, Donostiara joan zen Eugenio jaio eta hilabete gutxira, eta
margolaria bertan bizi izan zen hil arte.
1857. urtean, Madrileko San Fernandoko Arte Ederretako Eskolan hasi zen ikasten.
Hiru urtez, Carlos de Haes paisajista belgikarra izan zen bere irakaslea. 1862. urteaz
geroztik, Arte Ederretako Erakusketa Nazionaletan parte hartu zuen Madrilen.
1864an, Gipuzkoako Foru Aldundiak beka eman zion, Frantzia, Italia eta Alemaniara
bidaiatzeko eta bere ikasketa artistikoak osatzeko. Donostiara itzulitakoan, 1870ean,
Marrazketa Eskolako irakasle izendatu zuten.
Zenbait urte geroago, Marrazketa Katedra lortu zuen Donostiako Arte eta Lanbide
Eskolan.
Eugenio Arrutik irakasten eta bere lan artistikoak sortzen jarraitu zuen, harik eta
1889ko urriaren 13an hil zen arte.