FERRER Esther
(Donostia , 1937 )
Performance, Instalazioak, Fotografia, Bideoartea. Donostia, Paris

Esther Ferrer Donostian jaio zen 1937an. Bere prestakuntza eta arte plastikoekin izan zituen
lehen harremanak Gipuzkoako Elkarte Artistikoan gertatu ziren, euskal abangoardiako artista
nabarienekin. Adierazpen Askerako Tailerra sortu zuen José Antonio Sistiagarekin, eta, besteak
beste, Elorrioko Saiakuntza Eskola jarri zuten abian (Bizkaia).
1967an, ZAJ taldean sartu zen Juan Hidalgo eta Walter Marchettirekin, eta, John Cageren
eraginpean, jarduera bizi-bizia garatu zuten, nazioartean oihartzun handia zeukaten kontzertu
eta performanceak egiteko.
Parisen finkatu zen, eta honako hauexei buruzko hausnarketa zorrotz bezain asaldagarrian
oinarritutako lan artistikoak egiten jarraitu zuen: objektuak, denboraren iragaitza, ekintza
edo irrigarritasuna. Bertan, gainera, gorputza da nagusi. 80ko hamarkadatik aurrera, Esther
Ferrer performancea alde batera ixten hasi zen, eta, aldi berean, argazki zein instalazioetara
itzuli zen, asmo kontzeptual nabariaz.
2008an, Arte Plastikoen Sari Nazionala eman zion Kultura Ministerioak eta lau urte beranduago
Gure Artea saria jaso zuen Eusko Jaurlaritzaren eskutik. 2014an Hezkuntza, Kultura eta Kirol
Ministerioak Arte Plastikoen Velázquez Saria eman zion.


Esther Ferrer [2016ko azaroak 4].