TOLOSA MARÍN, José Luis
(Bilbao, Bizkaia , 1934 )
Pintura. Bilbao (Bizkaia)

José Luis Tolosa 1934an jaio zen Bilbon. Bilboko Arte eta Lanbide Eskolan hasi zen
ikasten, eta, 1959an, Parisera joan zen. Bertan, Henri Goetz izan zen bere maisua.
70eko hamarkadan, Euskal Herriko Unibertsitatean irakatsi zuen, eta, 1987tik 1992ra,
bertako dekanoa izan zen.
Ikerketan oinarritutako bere lan piktorikoa geometriarantz bilakatzen da, kolorearen
zein formen bidez errealitatearen esanguraren bila.