IGLESIAS FERNÁNDEZ-BERRIDI, Cristina
(Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa , 1956 )
Eskultura. Madril

Cristina Iglesias Donostian jaio zen, 1956an. Marrazketa eta zeramika ikasi zituen
Bartzelonan, eta 80ko hamarkadan Londresera joan zen. Han, Chelsea School of Art delakoan hasi
zen ikasten.
Estatuko eta nazioarteko eskultura garaikideko funtsezko figuretako bat dela esan daiteke;
horren froga da bi aldiz hartu duela parte Veneziako Bienalean (1986 eta 1993an), eta gero eta
gehiagotan hartzen duela parte mundu osoko erakusketetan.
Bere hasieretan, prozedura plastiko tradizionalak ezagutu eta islatzeak bere produkzioaren zati
handi bat hartu zuen. Material ugarirekin egiten du lan (burdina, alabastroa, kristala,
hormigoia...), ehunduren eta horien itxuren arteko kontrasteak eszenifikatu nahian. Baina
espazialtasuna da bere eskulturen gairik gogokoena. 90eko hamarkadatik aurrera, bere
eszenatokiak ikusleen partaidetza bultzatzen hasi ziren.
Arkitektura eta natura erreferentzia gisa hartuta, ezinezko bizilekuak sortu izan ditu.
Berarentzat, espazioa errealitatea eta sinboloa da, eta hantxe islatzen du memoriaren eta
oroitzapenaren boterea.
Duela gutxi, espazioa lanerako material bihurtzen den proiektu arkitektoniko urbanistikoetan
hartu du parte (UNEDen liburutegia, Madrilen; La fuente profunda,  2006, Anberesko
Arte Eder Museoan; Pradoko Museoaren zabalkundeko sarbidea eta ateak, 2007) edo itsas
ekosistemen babesa (Estancias submarinas El Candelero senadian,  Espíritu Santo
uhartea, Mar de Cortés, Mexiko). Bere obra guztiek karga poetiko eta psikologiko handia dute.
Bere lanari esker onez eta panorama artistikoan duen garrantziaren isla gisa, 2000. urtean,
Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen.

Cristina Iglesias [2016ko azaroak 7].