ARRIETA VARELA, Igor  [ARRIETA, Judas] 
(Hondarribia, Gipuzkoa , 1971 )
Pintura. Hondarribia (Gipuzkoa), Pekin

Arte Ederretan lizentziatu zen, pinturako espezialitatean, Euskal Herriko
Unibertsitatean.

1993-1994
Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Gipuzkoako Artista Berrien Lehiaketako XXXIV. eta
XXXV. edizioetan hautatu zuten.
Lezoko (Gipuzkoa) Elías Salaberria Pintura Lehiaketan hautatu zuten.
1995
Lezoko (Gipuzkoa) XXVI Elías Salaberria Pintura Lehiaketan hautatu zuten.
Euskal Herriko Unibertsitateko Erasmus beka, Pariseko ENSB-A-École Nationale Supérieure des
Beaux-Artsen ikasteko.
1996
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sorkuntza Artistikorako beka jaso zuen.
Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) Euskal Artearen VII. Bienalean finalista izan zen.
Abanto-Zierbenako 4. Pintura Lehiaketan hautatua izan zen (Bizkaia).
1997
Gipuzkoako Artista Berrien XXXVII. Lehiaketan hautatu zuten, eta lehen saria jaso zuen Lezoko
XXVIII. Elías Salaberria Pintura Lehiaketan (Gipuzkoa).
Bilbao Bizkaia Kutxako Sorkuntza Artistikorako beka.
Iruñeko Tailer Irekiak 97-rako, Pintar mal hitzaldia eman zuen.
Hondarribiko (Gipuzkoa) Udalaren Sorkuntza Artistikorako beka.
Abanto-Zierbenako (Bizkaia) 5. Pintura Lehiaketan finalista izan zen, eta hurrengo urtean,
hautatu egin zuten.
1999
La Gaceta de Salamanca Fundazioak antolatutako Margolari Gazteen IV. Pintura Lehiaketan
accesita lortu zuen.
Euskal Herriko Bide, Kanal eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak (Bilbao) antolatutako Arte
Plastikoen I. Lehiaketan hautatua izan zen.
Madrileko Unibertsitate Konplutenseak antolatutako Arte Plastikoen Gazte Sariaren II. edizioan
hautatu egin zuten, bai eta UHUN-Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak (Madril)
antolatutako IX. Margolari Lehiaketan ere.
Ohorezko aipamena jaso zuen Valentziako XXVI. Bancaja Pintura eta Eskultura Lehiaketan.
Miquel Navarroren eskultura-tailerretan parte hartu zuen, Peter Jonesen grabatu eta serigrafia
tailerrean, eta José Ramón Alcaláren arte elektronikoko tailerrean, Bilbao Arte Fundazioan.
2000
Abanto-Zierbenako 8. Pintura Lehiaketan hautatua izan zen (Bizkaia), bai eta INJUVE-Gazteria
Institutu Nazionalak (Madril) antolatutako XVI. Arte Gazte Erakustaldia’00-n ere.
2001
Gipuzkoako Artista Berrien XXXIX. Lehiaketan hautatu zuten.
Donostiako Festival Plaza 2001 jaialdian parte hartu zuen, Lisabö musika-taldearekin.
2002
Caja Madrid-ek antolatutako Inéditos, proyectos expositivos de Arte Emergente proiektuaren
lehen edizioan hautatu zuten.
2006
Caja Madrid-en Generación 2006 saria.
2007
Pintura eta Argazkilaritzako VIII. ABC Sarian ohorezko aipamena jaso zuen.
2008
MA Studio sortu zuen, artista espainiarrentzako egoitza, Pekinen.
2012
"ADOUR-BIDASOA" XXI. Margolan Lehiaketan finalista izan zen.


Judas Arrieta [2016ko azaroak 4]. www.mastudiobeijing.com [2016ko azaroak 4].