ARREGUI ESTUDIO, Manu
(Santander , 1970 )
Bideoartea , Infoartea. Bilbao (Bizkaia)

Manu Arregui artista teknologikoa da, eta bere lanetan hiru dimentsiotako modelatze digitala
erabiltzen du, animaziozko zinematik eta bideo-jokoetatik hartua.

1993
Arte Ederretan lizentziatu zen, Ikus-entzunezkoen espezialitatean, Euskal Herriko
Unibertsitatean.
2001
Torinoko (Italia) Artisima 2001ean hautatu zuten.
Coreografía para cinco travestis bideoarekin, Rodríguez Fundazioaren  Arte eta Elektrizitatea  proiektuan parte hartu
zuen. Proiektua Donostiako Arteleku arte-zentroak antolatu eta ekoitzi zuen.
Nafarroako Ikus-entzunezko Jaialdian aipamen berezia izan zuen CDRom eta Net-arten atalean.
2002
Santanderreko Marcelo Botín Fundazioak emandako Arte Plastikoen beka jaso zuen.
2003
ISCP-International Studio & Curatorial Program programan parte hartu zuen,
egonaldian diren artisten atalean, New Yorken.
2006
Altadis Arte Plastikoen Saria 2006-2007.
2008
Urriaren 9tik 17ra, Bilboko Bilbao Arte Fundazioan De bits a átomos tailerreko irakasle
izan zen.