MÚGICA ANDUIZA, Ana
(Bilbao , 1951 )
Pintura, Infoartea, Net.art. Bilbao

Ana Múgica Bilbon jaio zen 1951. urtean. Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko
Unibertsitatean, eta 1987az geroztik, pinturako irakaslea da.
Bere hastapenetan, pintura eta eskultura landu zituen batez ere, Pop-Art deritzonaren eragin
nabarmenekin. Sormenezko lengoaia berriez interesaturik, zeinetan teknologiak garrantzi
handia duen, gaur egun, prozesu elektroniko eta digital konplexuak garatzen ari da.