AROCENA ETXEBERRIA, Javier
(Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa , 1935 )
Pintura. Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

1949
Donostiako Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen.
1957
Hirugarren saria irabazi zuen Gipuzkoako Artista Hasiberrien Lehiaketan.
1959
Lehen saria lortu zuen Gipuzkoako Artista Hasiberrien Lehiaketan; eta Regoyos saria,
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak diruz lagundutako Donostiako
Gabonetako Lehiaketan.
1962-1963
Bigarren eta lehen saria irabazi zituen Donostiako Natura Hilen Lehiaketan.
1965
Grupo Ur sortu zuen Alejandro Tapia, José Gracenea eta Carlos Bizcarrondorekin
batera.
1966
Bigarren saria irabazi zuen Donostiako Gabonetako XIII. Lehiaketan.
1967-1968
Bigarren eta laugarren sariak irabazi zituen hiriko Udalak antolatutako Gasteizeko IV.
eta V. Urteko Plastikoan.
1972
Lehen saria lortu zuen Donostiako Euskal Pinturaren VI. Sari Handian.
1986
Lehen saria irabazi zuen Zarauzko Horma Pinturako Lehiaketan (Gipuzkoa).
1987
Bigarren saria lortu zuen Donostiako Hiriko II. Pintura Biurtekoan.

Handik aurrera, erakusketa ugaritan parte hartu du tokian-tokian zein nazio-mailan,
eta, 1994. urtean, Parisen ere egin zuen erakusketa.